Eskala San Markoren helburua birziklatzeak eguneroko bizitzan daukan garrantziaz kontzientziatzea izan da. Eskailerak harridura sortzeko erabili dira, eta asmoa kaleko jendea sentsibilizatzea izan da, jendeari etxean sortzen diren hondakinak bereizteari buruzko oinarrizko nozioak azalduz eta gehiago eta hobeki birziklatzera animatuz. Beraz, helburu hau lortu dugula esan dezakegu…. Eskertzekoa da Eskala San Marko kanpaina ezagutzera hurbildu zareten guztioi, benetan eskerrak eman nahi dizuegu parte hartzeagatik eta zuen zalantzak argitzeko eta bitxikeriak konpartitzeko, oso gustora sentitu gara eta oso positibotzat jotzen dugu. Guztira, ia 12.000 lagun hurbildu zarete ekainean zehar Donostira, Urnietara, Lasarte-Oriara, Lezora, Errenterira, Pasaira edo Astigarragara. Eta, kanpainaren eskailera bat aukeratu ezkero txartela betetzeagatik eta 3 tableten zozketan parte hartu duzutenok, , aldiz, 4.200 pertsona. Beraz, guzti hori aintzat hartuz, mila mila esker!