Mila esker guztioi!… Kanpainaren balorazioa

Eskala San Markoren helburua birziklatzeak eguneroko bizitzan daukan garrantziaz kontzientziatzea izan da. Eskailerak harridura sortzeko erabili dira, eta asmoa kaleko jendea sentsibilizatzea izan da, jendeari etxean sortzen diren hondakinak bereizteari buruzko oinarrizko nozioak azalduz eta gehiago eta hobeki birziklatzera animatuz. Beraz, helburu hau lortu dugula esan dezakegu…. Eskertzekoa da Eskala San Marko kanpaina ezagutzera hurbildu zareten guztioi, benetan eskerrak eman nahi dizuegu parte hartzeagatik eta zuen zalantzak argitzeko eta bitxikeriak konpartitzeko, oso gustora sentitu gara eta oso positibotzat jotzen dugu. Guztira, ia 12.000 lagun hurbildu zarete ekainean zehar Donostira, Urnietara, Lasarte-Oriara, Lezora, Errenterira, Pasaira edo Astigarragara. Eta, kanpainaren eskailera bat aukeratu ezkero txartela betetzeagatik eta 3 tableten zozketan parte hartu duzutenok, , aldiz, 4.200 pertsona. Beraz, guzti hori aintzat hartuz, mila mila esker!

Birziklatzeko azken txanpa… Urnietan!

Ekainaren 28an, Eskalasanmarko kanpainari bukaera ederra eman genion Buruntzaldean kokatuta dagoen Urnietako herrixan. Bertako biztanaleek gure kanpainaren postu informatzailea, tableta, hondakinen ontzia deigarriak eta bestelako detaileak ikusteko aukera izan zuten. San Juan plazan kokatu zen postu informatzailea eta eskailera margotuak, aldiz, Dendaldegi kalean eta Idiazabal kalean. Erdigunean geundenez eta mungimendu handiko kaleak zirenez gero, jende ugarik izan zuen ambient marketing (kaleko ekintza deigarrian oinarritutako marketing kanpaina deritzoguna) ideia honetaz gozatzeko aukera. Une egokia, zalantzarik gabe, zalantza guztiak argitzeko, postu informatzailean zeuden bi kideekin solasaldian aritzeko eta kontzientzia hartzeko. Gogoratu behar dugu postu informatzailean, hilabete osoan zehar, aritu diren bi dinamizatzaileek ontzien banaketa zuzenaren inguruko formakuntza zehatza jaso dutela jendaurrean egon aurretik. Kokapen honetan, pena handiz, bukatutzat ematen dugu Eskalasanmarko 2019 kanpaina, zuen zalantza oro argitu ditugula eta hain berritzailea gertatu den ideia honekin zur eta lur utzi zaitugulakoan gaude! Noiz eskailera batzuk Ingurumena zaintzearen alde horrenbeste egin dute? Hurrengora arte!

Lasarte-Orian ere…birziklatzeari ekin diote!

Atzo Lasarte-Oriako erdigunean Eskala San Markoren kanpainaren stand informatzailea abian jarri genuen azkenengo egunez. Jende ugari ibili da Lasarte-Orian gure postuan dinamizatzaileekin hitz egiten eta gure erronka onartzen: birziklatzeari ekin! Sanpedroko jaixen bezperan… Txikiak eta haundiak denak kuriositate handia hurbildu dira birziklatzearen edukiontzi desberdinak ikustera eta gai honi lotutako zalantzak galdetzera.  Guztira 22 eskailera margotu ditugu San Marko Mankomunitateko zenbait herrietan… eta bihar, hilak 28a, pena haundiz kanpainari amaiera emango diogu…Hori egin aurretik, balorazio oso ona egiten dugu antolakuntzatik. Gogoratu behar da San Marko Mankomunitateak, Ecoembes-ek eta Ecovidriok elkarrekin antolatu zutela ekimena.

Errenteriako erdigunean Eskalasanmarko kanpaina nabarmendu da

Azken egun hauetan, Sanjuaneko festak izan direla eta, ohitura txarrak sutara bota eta birziklatzeko modu egokiari eutsi diogu, oraingo honetan Errenterian. Eskala Sanmarko kanpaina aurrera dihoa Gipuzkoan kokatutako zenbait herrietatik -San Marko Mankomunitatearen eremuan daudenak-.

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok Eskala San Marko sentsibilizazio- kanpaina berria abiatu zuten, bereziki mankomunitatea osatzen duten herrietako jendeari zuzendurik, kartoizko edo paperezko ontziak, latak, brikak eta plastikozko ontziak, eta beirazko
botila, poto eta ontziak behar bezala bereiztearen garrantziaz ohartarazteko. Aurten ere, formatu original bat aukeratu da ekimenerako: 22 eskailera errotulatu dira mankomunitateko herrietako zenbait gunetan (Donostia, Lasarte-Oria, Errenteria, Pasaia, Lezo, Astigarraga eta Urnieta).

Beraz, gaur eta bihar, Lasarte-Orian izango gara, gaur ekainak 25a arratsaldez, eta bihar, aldiz, goizez.

Primerako eskailerak birziklatzeko

Gaurkoan Eskala San Marko kanpainaren barne egin dugun muntaia dakarkizugu. Ikusi al duzu horrelakorik?  Eskala San Markok helburu du erreferentziazko edukiontzietan (urdina, horia eta berdea) utzi behar den hondakin kopurua handitzea.

Azken urteetan, San Marko Mankomunitateko herritarrak kontzientziatu egin dira gehiago eta hobeki birziklatu behar dutela, ingurumenak hala eskatzen duelako, eta behin eta berriz errepikatu beharreko kontu bat da, etxean sortzen ditugun hondakinak bereiztea ekintza natural eta automatiko bat izan dadin.

·       Eskailerak eta irudiak erabiliz, kanpainak kalean eragina izatea lortu nahi da, eta herritarrengan oihartzun bat lortu. Formatu fresko, gertuko eta original batekin, herritarrak informatu eta sentsibilizatu nahi dira gaikako bilketari buruz, biltzen diren materialen kopuru eta kalitatea areagotzeko

Pasaiako badian ere gaituzu informazioa zabaltzen!

Donostiako hirian izandako harrera ikusita, San Marko Mankomunitatea osatzen duten zenbait herrietatik gira bat egitea erabaki dugu… Pasaian izan gara (Trintxerpeko aldean eta Pasai Antxon) . Eta hemendik gutxira, Astigarragan 19an; Errenterian hilaren 20, 21, 22 eta 24ean; Lasarte-Orian gaude ekainak 25 eta 26ean; 27n Lezon eta bukatzeko 28n Urnietan. Ekaina ekintzaz betetako hilabetea …den dena, zu gehiago eta hobeto birziklatzeko! Parte hartzera animatu zaitez!

Donostiako Easo plazan ere..birziklatzen!

Asteburuan ostiralean eta larunbatean Donostiako ibilbidea bukatutzat eman genuen. Easo plazan ere, baziren lagun askok gelditzen zirenak galdetzeko eta mintzatzeko… une batzuk lasai egon arren… trenetik jendea ateratzerakoan, jendetza hurbiltzen zen, postu informatzailea deigarria baita.

Eskalasanmarko Donostiako Boulevard-ean

Euria edo eguzkia egin… eguraldia ez da oztopo, helburua geroz eta gehiago (eta era hobeago batean) birziklatzea bada… gure postu informatzailea beti dago prest jendetza hartzeko. Zalantzaz eta kuriositatez josita, postura gerturatzen dira banderolak, karpa deigarria eta berezi-bereziki ontzi desberdinez betetako urnak zer diren galdetzeko. Birziklapena sustatzeko kanpaina dela ohartzen direnean badira askok “Nik beti birziklatzen dut eh!” esaten dutenak baina, ondoren, hobeto pentsatzen dute eta aitortzen dute badutela zalantzaren bat. Aukera ederra da gure dinamizatzaileek eskukoa hartzeko eta birziklapenarekin eta ontzi banaketarekin lotutako zalantzak argitzeko, atsegin haundiz. Badago ere kanpainan parte hartzeko aukera, aurtengo eskaileren artean bat aukeratzen baduzu, 3 tableten zozketan parte hartzeko aukera izango duzu. Benetan erreza da!

Bihar eta etzi, azkenengo aldiz, Donostian izango gaituzu zure zai, Amarako auzoan, Easo plazan (Euskotren geltokiaren aurrean) . Eta hemendik gutxira, zenbait herrialdeetatik gira… Pasaia (Trintxerpe) ekainak 15; Pasai Antxon hilak 18an; Astigarragan 19an; Errenterian hilaren 20, 21, 22 eta 24ean; Lasarte-Orian gaude ekainak 25 eta 26ean; 27n Lezon eta bukatzeko 28n Urnietan. Ekaina ekintzaz betetako hilabetea …den dena, zu gehiago eta hobeto birziklatzeko! Parte hartzera animatu zaitez!

Eskala Sanmarko Donostiako erdigunean izan da informazioa zabaltzen

Arrakasta handiz hasi da lehen egun hauetan Eskala San Marko kanpaina Donostiako erdigunean, Koldo Mitxelenaren parean, informazioa zabaltzen eta hiritarren zalantzak argitzen. Con gran éxito de convocatoria, la campaña Eskala San Marko ha comenzado a difundir los mensajes vinculados a la correcta separación de envases y a solucionar dudas y preguntas a la ciudadanía. La primera ubicación del punto informativo, ha estado situada frente al Koldo Mitxelena en la calle Urdaneta, esquina con calle Urbieta en Donostia.

Gaur aurkeztu da Eskala San Marko, ontziak bereizteari eta birziklatzeari buruz kontzientziatzeko kanpaina

San Marko Mankomunitateak, Ecoembes-ek eta Ecovidrio-k ekainaren 6an aurkeztu dute Eskala San Marko ingurumen-sentsibilizaziorako kanpaina

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok Eskala San Marko sentsibilizazio-kanpaina berria abiatu dute, bereziki mankomunitatea osatzen duten herrietako jendeari zuzendurik, kartoizko edo paperezko ontziak, latak, brikak eta plastikozko ontziak, eta beirazko botila, poto eta ontziak behar bezala bereiztearen garrantziaz ohartarazteko. Aurten ere, formatu original bat aukeratu da ekimenerako: 22 eskailera errotulatu dira mankomunitateko herrietako zenbait gunetan (Donostia, Lasarte-Oria, Errenteria, Pasaia, Lezo, Astigarraga eta Urnieta). Eskailerak errotulatzeko motiboei dagokienez, ontziak behar bezala bereiztearekin eta ingurumena zaintzearekin loturiko mezuak jasotzen dituzten lan artistikoak aukeratu dira. Kanpaina ekainaren 6an abiatuko da, hedabideentzako aurkezpen batekin, eta ekainaren 28an bukatuko da. Hartzaile guztientzako moduko kanpaina bat diseinatu dute; horregatik aukeratu dute halako euskarri deigarri, ikusgarri eta egunerokoa, hau da, erreferentziazko herrietako puntu estrategikoetan kokaturiko eskailerak. Dinamizatzaileek informazio-gune ibiltarien bitartez azalduko dute zertan datzan kanpaina, herriz herri, goizez eta arratsaldez.

Eskala San Marko kanpaina abian jarriko dugu ekainaren 6an

Sanmarko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok “Eskala San Marko” kanpaina aurkezten dute Donostian

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok Eskala Sanmarko kanpaina aurkeztuko  dute ekainaren 6an Donostian, Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako biztanleak sentsibilizatzeko. Oraingo honetan formatu bitxia aukeratu da biztanlegoa sentsibilizatzeko Mankomunitateko zenbait leku estrategikoetan 22 eskailera errotulatu egin dira (Donostia, Lasarte-Oria, Errenteria, Pasaia, Lezo, Astigarraga eta Urnieta) . Eskailerak apaintzeko aukeratutako motiboak Ingurumena zaintzearen garrantzian eta birziklapena ondo egiteko eta ontziak kolore desberdineko edukiontzietan bereizteko lan artistikoetan oinarritu dira.

Esan bezala, kanpaina ekainaren 6an hasiko da Donostian, prentsaurreko batekin, eta ekainaren 28an bukatuko da. Gainera, kanpaina hasi aurretik, 120.000 triptiko informatzaileak banatuko dira aipatutako postontzietan.

Hemen daukazu eskura:



Ongietorri Eskala San Marko sariketaren weblogera. Birziklapena eta Artearen munduan murgildutako sariketa da, Gipuzkoako San Marko Mankomunitateak antolatuta, Ecoembes eta Ecovidrio erakundeekin elkarlanean. Etxean sortzen ditugun hondakinak behar bezala bereizteko
premiaz jendea kontzientziatzea du helburu lehiaketak. Deialdia irekia da, eta banaka zein taldeka egindako lanak aurkez daitezke, betiere hondakinak egokiro bereizi beharra sustatzea helburu dutela.
Lehiaketarako hautatutako lanak (24) San Markoko Mankomunitatearen barrutiko eremu publikoetako eskailera eta harmailadietan erakutsiko dira 2019ko apirilean eta maiatzean.

Parte hartu nahi? Kontsulta itzazu HEMEN oinarriak!